XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zinema meza nagusi berezia daEz zegoen ments arrazoiz.
Urte gutiren buruan armagintza bezain diru-emangarri bilakatua zen industria izaki, zinema yankiak pantailaren bidez konkistatzen zuen
Anglosaxoniarra ez zen kultura oro gutietsiz, yankien bizimodua zibilizatuena bezala ezartzeko nehoiz herabe izan ez zutela, zinema baliabide garrantzitsua izan zen kontzientziak kapitalaren eta inperialismoaren alde biltzeko.
Edouard Herriot, Frantziako gobernamenduko burua 1924-25ean, eta gero errepublikazale espainol ihesginak bere Lyon-go Udaletik eskuzabal lagunduko zituen hark jo zuen oihu abertzalea:
- Ez dut nehoiz onartuko zinema iparramerikarrak Frantzia koloniza dezan!
Baina Paramount-eko ordezkaria ez zen ikaratu.
Frantziak indargabetzen ez baldin badu atzerriko filmeen inportaketa mugatzen duen dekretua, Estatu Batuek antzeko neurriak hartuko dituzte: Frantziako zerriki eta tualeta produktuek ez dute sarrera erraza izanen yankien merkatuan...
Hogoiko hamarkadaren erdialdera 55.000 zinema areto daude munduan, 250 milioi ikuslek bisitatuak egunero.
Eta komeniko litzateke, erran gabe doa, areto horietan Estatu Batuek eginiko produktu ederrak ikustea, eta hauek bakarrik, ahal izanez gero: yankiek saltzen dute munduko petrolioaren %40a, telefonoen %63a (...)
57 Ibar. Genio y Lengua. Tolosa, 1935.